DNA

Batzuetan ematen du inoiz ez diola euria egiteari uzten Euskal Herrian. Batzuek euria bizi diren lurraldeko albo ondoriotzat har dezakete, baina euriaz gozatzen eta egiten ez duenean haren falta sumatzen ikasi dugu. Euriarekin gozatu egiten dugu, tantaz tanta.

Euskal kliman sortua

TANTÄren espiritua euskal giro euritsutik sortu da eta bikaintasuna bilatzen du biziki materialen errendimenduan, formen sinpletasunean eta detaileen funtzionalitatean.

Bikaintasuna helburu

TANTÄren gizon eta emakumeentzako jaka % 100 iragazgaitzek kalitate onena bermatzen dute, azken belaunaldiko ehunak, diseinu eta joskintza fina, detaile ugari eta ezaugarri funtzioaniztunak baitituzte. Esku adituek egin dituzte, kalitate irizpide altuenekin eta prezio onenarekin. TANTÄren euritarako jaka % 100 iragazgaitzak irauteko eginak daude.

Funtzioaniztunak eta erabilgarriak

TANTÄren euritarako jaka % 100 iragazgaitzak negozio inguruneetarako eta hiritik kanpoko aisialdirako garatu dira. Azken belaunaldiko gure ehun iragazgaitz eta transpiragarriei esker, oso erabilgarriak dira egunerokoan, jarduera guztietan eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. TANTÄk babestuko zaitu abentura guztietan.

to top